Hasiera> Alderdi medikuak: Erreabilitazioa: Kirola eta kirurgia  

 
 
· Historia
· Lan Taldea
· Helburuak
· Batzarrak eta kongresuak
 

 
· Describapena
 

 
· Sorrera eta Helburuak
· Lan alorrak
· Argitalpen eta artikulu
  interesgarriak
 

 
· Hematologia
· Erreabilitazioa
· Genetika / Immunologia
· Gaixotasun Kutxakorrak
· Liseri aparatua
· Etxez-etxeko Hospitalizazioa
· Masail eta aurpegiko
  kirurgia
· Medikuntzako berriak
 

 
· Gurekin harremanetan jarri
  nahi baduzu
· Kokapena
 

 
 Alderdi medikuak: Erreabilitazioa
Erreabilitazio Zerbitzua Kirola eta kirurgia Gomendioak/ Zainketak


Kirola
 
Jarduera fisikoa eta kirola oinarrizkoak dira hemofilia duen gaixoaren tratamenduan eta haurtzarotik egin behar dira. Izan ere, potentzia muskular on bat lortzeak babes artikular bat dakar berekin, berezko odoljarioak gutxituz.

Hemofilia tratatzeko programek gaixo hauek beren ekintzetan independentzia, konfiantza eta ardura handiagoa izatea ahalbidetzeaz gain, kirol jardueretan parte hartzeko aukera eman diete, beren irudia hobetuz eta bizimodu independentea sustatuz, iraganean hau pentsaezina izanik.

60ko hamarkadaren bukaerara arte, odoljarioak prebenitzeko planteamendua gaixo hemofilikoa ahalik eta geldien edukitzean zetzan. Inposatutako gelditasun honen ondorioz, gaixoak muskuluen tonua eta masa galtzen zuen, hemartrosis eta lesio artikular gehiago eraginez.

Hemofilia duten gaixoak tratatzen dituzten pertsona gehienak ziur daude jarduera fisikoa eta kirola egitea onuragarria dela, baina ez datoz bat seguruak diren kirolak eta arrisku gehiegi duten kirolak zeintzuk diren zehazteko orduan.

Haurtzaroan, jarduera fisikoak eskolako heziketa fisikoa hartzen du barne. Heziketa fisikoa gomendagarria da, izan ere, irakasleen laguntzarekin, lesioak eragin ditzaketen jarduerak edo tresnak saihestuko dira. Bestalde, lehen eskolatze-etapetan, jokoak ez dira oso lehiakorrak, eta horrek guztiak, umeak osasun psikiko normal batentzat nahitaezkoak dituen trebetasuna, bizkortasuna, indarra eta iraupena garatzea ahalbidetuko du.

Prestakuntza beharrezkoa da edozein kirol-jarduera hasi aurretik, osasuntsu dagoen edozein pertsonaren kasuan bezala, lesioei aurrea hartzeko. Faktore estrintseko batzuk daude, hala nola, gorputzaren pisua, mugimenduaren abiadura, errepikapen-kopurua, ekipamendua, etab. Eta bestalde, faktore intrintsekoak, hala nola, beheko gorputz-adarren dismetriak, lerrokadura-anomaliak, muskuluen desorekak, ahultasuna edo malgutasun falta, zeinak, bai bakarrik bai konbinaturik, gainkargagatiko lesioak sor ditzaketen. Malgutasuna behar beharrezkoa da haurretan, eta orobat luzaketen bidez egindako beroketa-ariketak eta atsedenaldiak, errepikapen-kopurua baloratuz.

Igeriketa, ping-ponga, golfa, ibilketa eta arrantza dira kirolik gomendatuenak. Karatea, borroka, kontaktuko kirolak eta skateboarda dira, ordea, profesional gehienek baztertzen dituztenak.

Kirolaren hautaketak banakakoa eta entretenigarria izan behar du, eta ez da inolaz ere gaixoa kirola egitera behartu behar. Hautaketa hemofilia duen gaixoari dagokio -nahiz eta batzuetan hanka-sartze batzuk eragin- eta medikuaren eta familiaren papera aukeraketa honetan informazio erreal batean oinarrituta dago.

Ulergarria da gaixo hemofilikoentzat eta beren familientzat zaila izatea kirol bat aukeratzea, literatura oso kontraesankorra baita. Oro har eta laburpen gisa, esan genezake hemofiliko larriek kontaktuko kirolak saihestu beharko lituzketela eta ordezko terapia erabili beharko luketela arriskua duen kirolen bat egiten dutenean, nahiz eta gaixo askok, egun, terapia profilaktikoa jaso. Hemofiliko arinek eta moderatuek, bestalde, berezko odoljarioak izateko joera txikiagoa dute eta, ondorioz, jarduera agresiboagoak egin ditzakete hemorragiak izateko arriskurik gabe.

Kirurgia ortopedikoa
 
Kirurgia oso garrantzitsua da gaixo hemofiliko eboluzionatuaren tratamenduan, arazo funtzional zehatz bat konpontzeko, eta beste neurri mantentzaile batzuek huts egiten dutenean. Kirurgia gaixo bakoitzari egokituko zaio eta oso garrantzitsua da tratamendua kirurgialariaren, hematologoaren eta errehabilitazioko medikuaren artean koordinatzea.

Hauexek dira hemofilikoetan gehien erabiltzen diren teknika kirurgikoak: sinobektomiak, tendoi-luzapenak, artrolisia edo desbridamendu artikularrak, osteotomiak, artrodesia eta protesia.

· Sinobektomia

Errepikapen-hemartrosisaren ondorioa den sinobial hipertrofikoaren erresekzio kirurgikoan datza. Erresekzio hau egin baino lehen, hain agresiboa ez den sinobiortesisa baloratzea gomendatzen da. Teknika hau radiofarmako, azido osmiko edo errifanpizina bezalako antibiotiko bat barrunbe artikularrean sartzean datza. Honela, sinobialaren fibrosia eragiten da, oinazea eta odoljarioaren maiztasuna gutxituz.

· Tendoi-luzapena

Ohikoenak belaunpekoak dira, belaunaren flexioek eragindako kontrakturengatik eta Akilesen tendoikoak, oinaren ekinismo bat zuzentzeko.

· Artrolisia

Hemofiliko gazteetan erabiltzen den teknika dugu, belaunean antropatia larria izanik protesi oso bat jartzea gomendatzen ez denean. Artrolisiaren helburua oinaze artikularra arintzea eta ebakuntza protesikoa atzeratzea da.

· Osteotomiak

Batzuetan, hemofilia duten haurretan edo gazteetan, belaunei edo orkatilei batez ere eragiten dieten eta segur asko lerrokatze-osteotomiak behar dituzten ardatz normalen galerak ikus daitezke. Osteotomia leku apropos batean deformaturiko hezurra haustean datza, ondoren artikulazioa normalaren antzekoa den posizio bateraino zuzentzeko.

· Artrodesia

Fusio artikularra da eta egun soilik orkatiletan egitea gomendatzen da. Artrodesiaren helburua oinazea eta ezintasun funtzionala arintzea da, orkatilaren artropatia biziaren kasuetan.

· Protesi artikularrak

Gaixo hemofiliko heldu batean belaunaren eta aldakaren protesiak dira ebakuntza protesikorik ohikoenak. Oso gutxi dira beste artikulazioen protesiei buruz –esaterako, sorbalda, ukondoak edo orkatilak– munduan dauden erreferentzia bibliografikoak, aldakarekin eta belaunarekin alderatuz gero, segur asko emaitzak ez direlako hain onak.

Ebakuntza osteko errehabilitazio-tratamendua kasu gehienetan ebakuntza egin eta berehala egitea gomendatzen da, eta kontuan hartuz, une oro, erabilitako teknika kirurgikoa zein den eta honek inmobilizazio gehiago edo gutxiago behar duen. Hauexek dira terapia fisikoarekin lortu nahi diren helburuak: kirurgiarekin erdietsitako mugikortasuna irabazi edo mantendu, atxikidurak azaltzea saihestu, oinazea gutxitu eta, azken finean, ahalik eta gaitasun funtzional artikular handiena lortu eta gaixo hemofilikoa bizitza normalean integratu.

     
   
 
  Apartado de Correos 5204
20018 San Sebastián (Guipúzcoa)
E-mail: ashegui@hemofiliaguipuzcoa.org
Tel. 943 007 000 Ext. 3464. Fax 943 365 451
 
  Pribatutasun Politika - Erabilera baldintzak